Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalizazioa hizpide Eusko Ikaskuntzako kongresuan

2010(e)ko uztailaren 30a

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua

Datozen hiru egunetan, hilaren 18, 19 eta 20an, alegia, Eusko Ikaskuntzak bere XVII. Kongresua egingo du Gasteizen. Egitarauan Justizia arloari lekua egin diote, eta Xabier Balerdi Tolosak, Justizia Administrazioko Gipuzkoako Hizkuntza Normalizazioko arduradunak mahai-inguru batean parte hartuko du. "Bidezko prozesua eta hizkuntza eskubideak II" da mahai-inguruaren izena, eta Nekane San Miguel eta Kepa Sampedro izango ditu zeregin horretan kide. Balerdik berariaz landuko duen gaia Epaitegietan Euskara praktikan erabili ahal izateko baliabide eta tresnak da, hau da, Justizia Administrazioan azken urteetan elebitasunerako bidean martxan jarritako ekimenen berri emango die biltzarreko parte-hartzaileei. Informazio gehiago nahi baduzue Eusko Ikaskuntzaren web orrian aurkituko duzue.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*