Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoan teknologia berriak sartzeko hitzarmenak

2011(e)ko otsailaren 02a

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, Justizia Administrazioaren zerbitzu publikoan teknologia berriak sartzeko duen apustua berresten duten bi hitzarmen sinatuko ditu bihar.

Juan Luis Ibarra jaunak ere sinatuko duen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetzarako hitzarmen-marko bat. Honi esker, “Gobernu Kudeaketarako Sistema” aplikazio informatikoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusian ezarri eta integratuko da.

Beste hitzarmen bat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteordearekin (Fernando de Rosa), Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen lurralde dekanoarekin (Germán Barbier) eta Prokuradoreen Euskal Kontseiluko lehendakariarekin (Blanca Bajo) batera sinatutakoa. Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten organo judizialen eta Jabetza eta Merkataritza Erregistroen artean dokumentazio elektronikoa elkarri trukatzeko aukera egongo da.

Noiz: asteazkena, otsailak 2

Ordua: 11:30ean

Non: Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza (On Diego López de Haro Kale

Nagusia, 85)

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko