Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Justizia Administrazioan lan egiteko 2.026 lanpostuko lan-eskaintza publikoa onartu da

2015(e)ko martxoaren 26a

Gobernuak, iragan ostiraleko Ministroen Kontseiluan, 2.026 lanpostu aurreikusten dituen lan-eskaintza publikoa onartu zuen Errege Dekretu bidez.

Deialdiko lanpostuak hurrengo eran banatuko dira:

  • Kudeaketa prozesala: 280 lanpostu.
  • Prozesu-izapidetza: 752 lanpostu.
  • Laguntza Judiziala: 752 lanpostu.
  • Auzitegi medikuak: 70 lanpostu.
  • Toxikologia eta Auzitegi Medikuntzako Institutu Nazionaleko langileak: 12 lanpostu.
  • Idazkari judizialak: 160 lanpostu.

Justizia Administrazioaren baitan eskainitako lanpostuen artean, 321 Justizia Ministerioan lan egiteko dira (305 langile arruntak eta 16 ezintasunen bat duten langileak); gainontzeko lanpostuak langileen eskumena duten autonomia erkidegoetara bideratuko dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*