Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Jurisprudentziak Dokumentu Judizialeko Zentroko (DOJUZ) datu-basera gailu mugikorren bidez sartzeko aukera ematen du

2012(e)ko urriaren 04a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak smartphone eta tabletaren bidez azken bost urteetako ebazpen judizialak ikusteko aukera eskaintzen duen bilatzaile bat garatu du. Doako zerbitzu publikoa da eta honako web-gune honetan ikus daiteke: http://www.poderjudicial.es/movil/. Dokumentu Judizialeko Zentroko (DOJUZ) datu-baseak Auzitegi Gorenak, Auzitegi Nagusiek, Auzitegi Nazionalak eta Probintzia Auzitegiek emandako bost milioi epaitik gora jasotzen ditu bere baitan.

Epaiak pdf formatuan daude eta irakurri besterik ezin dira egin. Epaiak ordenagailua erabilita deskarga daitezke honako web-gune honetan: http://www.poderjudicial.es/search/indexAN.jsp.

Datuen Babeserako Legeak ezartzen duenari jarraituz, dokumentuetatik norbanakoen datuak ezabatu dira. Artxibategia norbanakoen erabilerarako bakarrik da eta ezin da merkataritza kontuetarako erabili. Bertan jasotako informazioa merkataritza kontuetarako edo datu baseak osatzeko erabili nahi izanez gero, BJKNak ezarritako prozedura eta baldintzak bete behar dira. Era berean, debekatuta dago informazioa modu masiboan deskargatzea.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*