Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Juan Luis Ibarra magistratua EAEANko lehendakari izendatu dute

2010(e)ko uztailaren 30a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Juan Luis Ibarra magistratua EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakari izendatu du, bigarren bozketan 14 boto lortu ondoren. Juan Mateo Ayala magistratuak 6 boto hartu ditu eta boto zuri bat egon da. Lehenengo bozketan Juan Luis Ibarrak 10 boto eskuratu zituen, Juan Mateo Ayalak 8 eta hiru boto zuri egon ziren.

EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakari izango dena, orain arte Auzitegi bereko Administrazioarekiko Auzietarako Salako lehendakaria izan da, 2003 urtean kargua hartu zuenetik. 1989 urtetik EAEANko magistratua da.

Kontseiluaren osoko bilkurak Kordoba eta Ourenseko Probintzia Auzitegietako lehendakariak ere izendatu ditu, Eduardo Baena magistratua eta Fernando Alañon, hurrenez hurren. Biek ere osoko bilkuraren ahobatezkotasuna lortu dute.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko lehendakaritzari dagokionez, arauzko lau bozketak egin ondoren, inork ez ditu hartu izendapena lortzeko beharrezkoak diren 11 botoak. Ondorioz, plaza hutsik geratu da. Lehenengo hiru bozketetan Juan Pablo Gonzalez magistratuak 10 boto lortu zituen, Ignacio Subijana magistratuak 8 boto eta hiru boto zuri egon ziren. Laugarren bozketan, Juan Pablo Gonzalezek 10 boto lortu zituen, Ignacio Subijanak 9 boto eta bi boto zuri egon ziren.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*