Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Josu Erkorekak eta María Jesús San Josék Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu dute

2019(e)ko martxoaren 21a

Josu Erkorekak eta María Jesús San Josék Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu dute

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu dute gaur, Andrés Urrutia Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentearekin eta Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkiregoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearekin batera.

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren batzar aretoan, Bilbon, egin den ekitaldian Jesús Delgado irakasleak “Academias jurídicas en el siglo XIX. Entre la enseñanza práctica, el adelantamiento del derecho patrio y el prestigio social” hitzaldia eskaini du. Gainera, Akademiako bazkideek urteurrenaren oroigarriak jaso dituzte ekitaldian.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*