Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Jose Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusia hil da

2017(e)ko azaroaren 20a

Jose Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusia hil da

Estatuko Fiskal Nagusi José Manuel Maza Martín iragan azaroaren 18an hil zen Buenos Airesko (Argentina) ospitale batean, giltzurrun-gutxiegitasun akutu baten ondorioz.  Estatuko Fiskal Nagusia Ministerio Publikoen Iberoamerikako Elkartearen aste honetako batzarrean parte hartzeko zegoen argentinako hiriburuan.

José Manuel Maza 2016ko azaroaren 25ean izendatu zuten Estatuko Fiskal Nagusi, eta urte bereko azaroaren 29an hartu zuen kargua Auzitegi Nagusian. 

Fiskal Nagusia Zuzenbidean eta Historian lizentziaduna eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Kriminologian diplomaduna zen.  1975an sartu zen karrera judizialean eta 1978an fiskal bilakatu zen; bere promozioko lehena izan zen. Iragan uztailean Zuzenbidean doktore titulua eskuratu zuen, partidu politikoen ardura penalei buruzko tesiarekin.

Madrilgo Probintzia Auzitegiko Lehen Ataleko presidente izan zen, eta 2002an Auzitegi Nagusiko Bigarren Salako magistratu izendatu zuten. Estatuko Fiskal Nagusi lana bete zuen artean, bera lankideen errespetua eta mirespena jaso zituen. Bere lana ongi eta dedikazioz bete zuen,  Zuzenbide Estatuaren, legearen eta gizartearen zerbitzura.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*