Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Izapidetze elektronikoa Auzitegi Gorenera iritsi da

2017(e)ko maiatzaren 09a

Auzitegi Gorenean prozedura judizialak elektronikoki izapidetzeko sistema abian jarri du Justizia Ministerioak. Momentuz, Lan-arloko Aretoko hiru ataletan ezarri da. Auzitegi Goreneko gainerako organo jurisdikzionaletan pixkanaka ezarriko dute.

Justizia Ministerioak aurten egin duen Justizia digitalaren ezarpenaren III. Fasean mugarri izan da. Sistema horri esker, profesionalekin komunikatzeaz gain, sinadura eta dokumentuen kontsulta ere erabat digital bilakatu dira, eta egintza juridiko guztien bermea areagotu da.

Auzitegi Gorenean Justizia Digitala abian jarri aurretik prestaketa lan handiak egin behar izan dira. Besteak beste, dokumentuak elektronikoki sinatzeko ardura duten erabiltzaileei txartel kriptografikoak eta gaitzizenak banatu zaizkie. Gainera, tresna berriak erabiltzeko trebakuntza eman da eta Auzitegi Gorenean zerbitzu horiek aurrez aurre ematen dituzten langileen kopurua handitu da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*