2020(e)ko azaroaren 11a
Adingabeekin ohiko harremanetan lan egiten baduzu, ezinbestekoa da zure enpresari sexu-delituen ziurtagiria aurkeztea. Dokumentu horrek, sexu-delituekin lotutako aurrekaririk ez duzula egiaztatzen du. JustiziaEus atarian, eskabidea egiteko jarraitu behar dituzun pausuak azalduko dizkizugu.
Identifikazio elektroniko bat baduzu, modu telematikoan eska dezakezu zure sexu-delituen ziurtagiria, Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez. Behin eskaera eginda, SMS bat jasoko duzu esteka batekin; esteka horren bitartez ziurtagiria pdf formatuan deskargatu behar duzu.
Eskaera internet bidez egitea ezinezkoa bazaizu, eskabidea aurrez aurre izapidetu beharko duzu Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko Lurralde Kudeatzailetzan edo Gobernuaren Gipuzkoako eta Arabako Ordezkariordetzetan. Kasu horretan, dagokion hitzordua eskatu beharko duzu:
Nolanahi ere, ez zaizu inprimatutako dokumenturik emango, nahiz eta eskabidea aurrez aurre egin. Eskaera egiten duzunean, dela Justizia Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez, dela zuzenean, SMS bat bidaliko dizute. Mezuan datorren estekaren bitartez ziurtagiria doan deskargatu dezakezu.