Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

IVAP-ek eta BJKN-k luzatu egin dute eremu judizialean lanean ari diren pertsonei prestakuntza emateko hitzarmena

2018(e)ko azaroaren 29a

Gobernu Kontseiluak, gaur, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) artean eremu judizialeko prestakuntzarako sinatutako hitzarmena 2019ra arte luzatzea erabaki du.

Akordioak karrera judiziala eratzen duten pertsonen eta euskal administrazio publikoetako langileen ziklo, ikastaro, mintegi, hitzaldi eta mahai-inguruen antolaketa arautzen du; hala, beren prestakuntza eta ikerketa bultzatu nahi da.

Adostutakoaren arabera, aldeetako bakoitzak jarraitu beharko du programatzeko aurreikusita izan dituen prestakuntza-jardueren berri ematen, sasoiz, beste aldeari parte hartzen duen ala ez erabakitzeko aukera emateko.

Era berean, segimendu-batzordeak jarraituko du bi erakundeak koordinatzen. Alde sinatzaile bakoitzeko bi ordezkarik eratzen duten batzordeak –BJKN eta IVAP– kontrolatu eta ebaluatu egiten ditu egin beharreko jarduerak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*