Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

IVAP-ek eta BJKN-k berriro dihardute lankidetzan, Euskadin epailetzako, magistratutzako eta administrazio publikoetako profesionalak prestatzeko

2019(e)ko maiatzaren 09a

IVAP-ek eta BJKN-k berriro dihardute lankidetzan, Euskadin epailetzako, magistratutzako eta administrazio publikoetako profesionalak prestatzeko

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, gaur, “Europar Batasuneko zuzenbidearen eragina administrazioarekiko auzien jurisdikzioan” jardunaldiak irekitzeko ekitaldian parte hartu du, Maite Iruretagoiena IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarekin eta Enrique Lucas Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalarekin batera. Jardunaldiak IVAPek antolatu ditu, BJKNrekin, ERASMUS+ programako Jean Monnet Katedrarekin eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Europako Zuzenbideko eta Eskualdeko Integrazioko Institutuarekin lankidetzan.

Foroaren hirugarren edizioa da; gaur eta bihar izango da, Donostia/San Sebastiángo Miramar Jauregian, eta, aurreko edizioetan bezala, Euskadin epailetzako, magistratutzako eta administrazio publikoetako profesionalak prestatzera bideratuta daude jardunaldiak. Bi egun horietan zehar, zortzi adituk zenbait gai aztertuko dituzte, besteak beste: Europar Batasuneko zuzenbidea zerga-ordenamendutik, enplegu publikoaren erregimena edo kasazio-errekurtsoa edo arau-haustearen ondoriozko errekurtsoa. Era berean, Europar Batasuneko zuzenbideak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioan duen intzidentzia eta arazo prejudiziala eta administrazioarekiko auzi-ordenaren aldaketa posibleak aztertuko dira, besteak beste.

Bi egun horietan, izen handiko profesionalen hamabi hitzaldi izango dira, besteak beste: Ricardo Alonso, Administrazio Zuzenbideko eta EBko administrazioko katedraduna; Eduardo Calvo, Auzitegi Goreneko magistratua; Juan Ignacio Ugartemendia, EHUko Konstituzio Zuzenbideko katedradun onetsia eta Konstituzio Auzitegiko letradua; Isaac Merino, Auzitegi Goreneko magistratua; Eva Desdentado, Alcaláko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna; Pilar Cancer, Estatuko abokatua Auzitegi Gorenean; Carmen Plaza, Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra eta Konstituzio Auzitegiko letradua. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Juan Luis Ibarrak, itxiko ditu, bihar, Europar Batasuneko zuzenbidearen aplikazio judizialari buruzko jardunaldiak.

IVAP-BJKN hitzarmena

“Europar Batasuneko zuzenbidearen eragina administrazioarekiko auzien jurisdikzioan” Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen artean sinatutako hitzarmenaren ondoriozko hirugarren prestakuntza-topaketa da.

Akordioak karrera judiziala eratzen duten pertsonen eta euskal administrazio publikoetako langileen ziklo, ikastaro, mintegi, hitzaldi eta mahai-inguruen antolaketa arautzen du; hala, beren prestakuntza eta ikerketa bultzatu nahi da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*