Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Indarkeria matxistaren biktimak gora eta salaketek behera egin dute Euskadin

2019(e)ko ekainaren 27a

Bilboko Justizia Jauregiaren ataria

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko- eta Genero-indarkeria Behatokiak jakitera eman duenez, 2019ko lehen hiruhilekoan emakumearen aurkako indarkeriaren arloko 1.407 salaketa aurkeztu dira Euskadin, iaz epe berdinean baino %1,3 gutxiago.  Hala ere, epe berdinean 1.418 emakume izan dira indarkeria matxistaren biktima, iaz epe berdinean baino %3,1 gehiago. 

Estatu osoko datuei erreparatuz gero, genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketek %1,9 egin dute gora 2019ko lehen hiruhilekoan. Guztira, organo judizialetan lehen hiruhilekoan aurkeztutako 40.319 salaketen artean, 38.619 emakume agertzen dira genero indarkeriaren biktima gisa (2018ko lehen hiruhilekoan 39.586 salaketa aurkeztu ziren).  

 


 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*