Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Indarkeria jasaten duten emakumeak artatzen dituzten profesionalentzako Jabetuz ikastaroaren VIII edizioa hasi da

2018(e)ko irailaren 18a

Aste honetan hasi da Emakundek indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalei zuzendutako Jabetuz online ikastaroa. 2015ean ikastaroa martxan jarri zenetik, gero eta profesional gehiagok hartzen du parte. Ekimenaren helburua da biktimak artatzen dituzten profesionalen irizpideak bateratzea, emakumeen ahalduntzea ardatz modura hartuta. Honekin batera, profesionalen artean sare bat eratzea du helburu ikastaroak, era honetara, euren arteko informazio-trukaketa eta koordinazioa indartzeko. Horretarako, programaren barruan foro bat eratu da. Foro horren bitartez, profesionalek euren esperientziak eta aurkitzen dituzten zailtasunak partekatzen dituzte.

Ikastaroan, indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko II. erakunde arteko akordioan dauden erakunde guztietako profesionalek parte hartuko dute, hala nola: Arartekoak; osasuna, justizia, gizarte bazterkeria, etxebizitza eta hezkuntzarekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzako sailak; Osakidetzak, Lanbidek, Ertzaintzak, Hezkuntza Ikuskaritzak, Berritzeguneek, epaitegietako talde psikosozialek, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko epaitegiek, udaletako berdintasun teknikariek, udalerri ezberdinetako udaltzainek, Abokatuen Euskal Kontseiluak, eta Medikuen Euskal Kontseiluak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*