Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Idoia Mendiak parte hartuko du Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak Gasteizen antolatzen dituen Aholkularitza Lanari Buruzko XIII. Jardunaldietan

2011(e)ko irailaren 29a

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak irekiko du bihar Aholkularitza Lanari buruzko XIII. Jardunaldien azken saioa. Jardunaldiak gaurtik aurrera izango dira Gasteizko Goiuri Jauregian, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak antolatuta. Estatuko esparrukoa den urteroko topaketa horretan, Estatuko Kontseiluko eta autonomia erkidegoetako aholkularitza-organo nagusietako kideek hartzen dute parte eta aholkularitzaorganoek aztertzen dituzten gaiei buruzko esperientziak eta iritziak elkarri trukatzeko topaketa-lekua izateko pentsatuta dago. Lehenengo aldiz da Aholkularitza Lanari buruzko jardunaldi hauek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten direla.

Aurten 150 pertsona inguru egongo dira eta egun bakoitzak gai desberdina izango du aztergai. Autonomia erkidegoetan Europar Batasuneko zuzenbidea ez betetzeagatiko ondorioak aztertuko dira gaur, Joaquín Huelin-ek (Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako magistratua), Germán Fernández-ek (Madrilgo Universidad Complutenseko Administrazio-zuzenbideko katedraduna) eta Edorta Cobreros-ek (Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio-zuzenbideko katedraduna) emango dituzten hitzaldiekin.

Idoia Mendiaren ardura izango da hizkuntza juridikoaren berrikuntza aztergai izango duen saioari hasiera ematea. Aholkularitza-organo nagusiak berrikuntzaprozesu honetan osagarri nagusi bat izan daiteke, izan ere, xedapen orokorrak prestatzeko fasean parte hartzen dute. Halaber, beraien aholkua jasotzeko jartzen diren gaiei buruz zuzenbidean oinarrituta ematen duten beraien iritzia idatziz nola azaltzen duten hobetu nahi da. Sailburuak organo hauen eginkizuna azpimarratuko du -bai Estatuko Kontseiluarena bai autonomietako aholkularitza-kontseiluenak- baita interes publikoaren eta herritarren eskubideen babesean duen erantzukizuna ere.

Aipatu beharreko beste hitzaldi bat Justiziako Estatuko idazkaria den Juan Carlos Campo-rena izango da. Honek, Hizkuntza Juridikoa Berritzeko Batzordea, 2009ko abenduaren 30eko Ministroen Kontseiluko Akordioaren bidez, sortzea erakarri zuten arrazoiak eta helburuak zeintzuk izan ziren azalduko ditu.

Batzorde horren kide gisa, Espainiako Errege Akademiako akademikoa den Salvador Gutiérrez-ek parte hartuko du lege-testuetan hizkuntzaren zuzentasunari buruz hitz egiteko. Bartzelonako Unibertsitateko Gaztelaniako katedradun Estrella Montolío-k, bere aldetik, dokumentu juridiko argiak eta zehatzak prestatzeko idazteko teknikak irakatsiko dizkie bertaratutakoei, Berrikuntzarako Batzordearen esperientzia oinarri hartuta.

Jardunaldiei amaiera eman baino lehenago, Kolonbiako Estatuko Kontseiluko Aholkularitza eta Zerbitzu Zibileko Salako presidentea den Augusto Hernández-ek parte hartuko duela aurreikusita dago, bertaratutakoei Aholkularitza Lanaren Nazioarteko Urtekariaren proiektua aurkezteko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko