Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Idazkari Judizialek Erregistro Zibila zuzentzeko prest daudela adierazi diote berriz Gobernuari

2014(e)ko otsailaren 28a

Idazkari Judizialen Elkargo Nazionalak  Erregistro Zibila zuzentzeko prest daudela adierazi dio berriz Gobernuari; era horretara, oinarrizko kalitatezko zerbitzu publiko hori doan izaten jarrai dezan.

Horrela adierazi du Rafael Lara Idazkarien presidenteak, Justizia Ministerioko arduradunekin hitz egin ondoren; azken horiek esandakoaren arabera, Erregistro Zibila erregistratzaileen esku uzteko erabakia oraindik hartu gabe dago.

Idazkari Judizialen Elkargo Nazionalak  Erregistro Zibilaren zuzentzeko gai direla adierazi du: Estatuko Aurrekontu Orokorretan kostu handiagoa eragin gabe eta herritarrei  tasa judizial gehiago ezarri gabe.

Gainera, doakotasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta lanpostuen %100 bermatuko duen aukera bakarra eurena dela adierazi dute. Ildo horretatik, Idazkari Judizialek Erregistro Zibila Erregistratzaileen esku utziz gero funtzionario publiko asko lekuz aldatu beharko direla, eta agian batzuk kaleratu egin beharko dituztela uste dute.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*