Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ibarrarentzat betiko kartzela-zigorra -berrikusteko aukerarekin- "betiko kartzela-zigorra" da

2015(e)ko otsailaren 19a

EAEko Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak adierazitakoaren arabera, betiko kartzela-zigorra -berrikusteko aukerarekin- “berez, kontraesana da”; “betiko bada, ezin delako berrikusi”. Hortaz, “betiko kartzela-zigorra” dela azpimarratu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, zalantzan jarri du Kode Penalaren erreformaren onarpena,  legegintzaldia amaitzear dagoelako, eta oraindik izapidetze prozesuan dagoelako. 

Bide horretatik, Zigor Kodearen erreforma “dagoen bezala” onartuz gero, zigor berri horren Konstituzionaltasunari buruzko kezkak sortuko direla uste du EAEANren presidenteak.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko