Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ibarrak langileak babesteko bermetzat jo du Justizia

2012(e)ko irailaren 25a

Justiziak gizartean duen betebeharra berretsi zuen EAEko urte judizialaren irekieran. Juan Luis Ibarra EAEANko presidenteak lan-erreformaren ondorioz “enpresarien banakako boterea indartu dela” salatu zuen.  Kaleratzeen arloan botere hori are gehiago indartuko dela gaineratu du, erreformaren ondorioz lan espedienteak abian jartzeko behar zen Administrazioaren baimena ezabatu egin delako. Ibarrak lan-arloko epaitegien lana azpimarratu zuen,eta  langileen “berme” bakarra dela azpimarratu zuen.

Patxi Lopez lehendakariak Bilboko Justizia Jauregian egin zen irekiera ekitaldiaren buru izan zen. Lopezek langileen eskubideen defentsan epaileek egindako lana eskertu zuen eta langabetuei ezarritako etxebizitzen utzarazpenak ekiditeko ekimenak iragarri zituen, “legegileak barne”.  Lehendakariak “diru publikoarekin” finantza erakundeei laguntza eman zaiela” gogoratu zuen eta “ahalegin bat eskatu zuen herritarrik ez dadin aurkitu erreskatea eskatzeko egoeran.

Ekitaldian Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ere parte hartu zuen. Ministerio Publikoaren arduradunak Fiskaltzak krisi ekonomiko “larri” honen aurrean egiten duen lana azpimarratu zuen. Horrez gain,  “babes gutxien dutenak kaltetzen dituzten delituen” ikerketak azpimarratu zituen, hala nola maulak eta antzerako iruzurrak.  Justizia leheneratzailea bultzatzeko helburuarekin, poliziarekin koordinazio gehiago behar dela esan zuen eta judizio azkarrak bultzatu behar direla, baita zigor arloko bitartekaritza ere. 

Bukatzeko, epaileek hamaika urtez babestu dituzten bizkartzainak omendu zituzten. Ekitaldian parte hartu zuten Idoia Mendia Justizia, Herri Administrazio eta Barne sailburuak, Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak eta EAEko BJKNko hiru kideek:  Felix Azonek, Manuel Almenarrek eta Margarita Uriak.  

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*