Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Hipoteka-lege berriak aldaketa nabarmenak izango ditu baina ez du etxebizitza ordainean emateko aukera aurreikusten

2017(e)ko abuztuaren 04a

Hipoteka-lege berria 2018. urtean jarriko da indarrean. Aurrekoarekin alderatuz gero aldaketa nabarmenak dituen arren, talde aurrerazaleek eta kaltetuen babeserako elkarteek egindako hainbat eskaera kanpoan utziko ditu.

Aldaketa nagusien artean, kontsumitzailea babestuko da eta hipotekak izan ditzakeen baldintza eta klausula guztiei buruzko informazioa egoki jasotzeko duen eskubidea bermatuko da. Ondorioz, hartutako erabakiei buruzko erantzunkizun maila altuagoa ezarriko zaio. Bestalde, hipotekadunak askatasun handiagoa izango du maileguan aldaketak egiteko –letra xehean idatzitako ordainketei buruzko klausularik ez da egongo-, eta finantza-erakundez aldatzeko askatasun handiagoa izango du. Horrez gain, muga-eguna aurreratzeko baldintzak aldatuko dira. Orain arte, neurria hiru kuota ez ordaintzeagatik ezar zitekeen; lege berriaren arabera, aldiz, gehienezko zorra hipotekaren balio osoaren % 2 izango da -kredituaren iraupen osoaren lehen erdira arte- eta % 4, berriz, kontratuaren gainerako urteetan. Gainera, legeak beste zenbait aldaketa aurreikusten ditu, hala nola, hipotekari lotutako produktuak derrigor kontratatzea debekatuko du  –etxeko asegurua edo soldata banku horretan bertan helbideratzea, adibidez-, eta aurretiaz ordaintzeagatik edo mailegua kitatzeagatik interesak ordaintzea debekatuko du. 

Aldaketak dauden arren, kaltetuen elkarteek aldarrikatzen dituzten bi gai arautu gabe utziko ditu  lege berriak, besteak beste, hipoteka kitatzeko ohiko etxebizitza ordainean emateko aukera –era horretara zor guztia kitatuz- eta bankuak notariotzaren eta hipotekaren bestelako gastuak bere gain hartzeko ardura.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*