Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuak 21 kaleratze ekidin ditu EAEn

2012(e)ko azaroaren 13a

Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuak, lanean jardun duen lehen sei hilabeteetan, kaleratuak izateko arriskua zuten 126 familien espedienteak ireki ditu  Horietatik 21 modu egokian konpondu ziren eta kaltetuen eta finantza-erakundeen artean akordioa lortu zen. Kasu gehienetan hipoteka-mailegua birnegoziatu egin zen, eta hamabi kasutan etxebizitza ordainetan ematea adostu zen.

Bitartekaritzako Zerbitzua maiatzean sortu zen kaltetutako familien eta finantza erakundeen artean bitartekari lana egiteko eta zorra kitatzeko modurik egokiena lortzeko helburuarekin. Txostenaren aurkezpenean Idoia Mendiak azpimarratu zuen, etxetik bota behar zuten egun berean bere buruaz beste egin zuen Barakaldoko emakumearen kasua errepikatu ez dadin, premiazko neurriak hartu behar direla.

Mendiak langabezian egoteagatik mailegua ordaindu ezin duten jabedunei moratoria emateko beharra azpimarratu zuen.  Aurreratu zuenez,  familientzat eta erakundeentzat onuragarria denez, Bitartekaritzako Zerbitzuak proposamen hori kontutan hartuko du. Batetik, jabeek etxebizitza berean bizitzen jarraituko lukete langabezian dauden bitartean. Bestetik, finantza erakundeek ez lituzkete ordainduko auzokideen elkargoen gastuak, zergak, eta aseguruak.

Maiatzean abian jarri zenetik hogei banku eta finantza erakundek egin dute bat zerbitzu horrekin.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*