Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Herritarrak teknologia berrietatik babesteko hitzarmena sinatu du BJKNk Bartzelonan

2013(e)ko azaroaren 04a

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Mobile World Capital Foundation-ekin lankidetza-hitzarmena sinatu du. Hitzarmenaren helburua teknologia berrien aurrean herritarren eskubideak babestea da.

Horrez gain, telekomunikazio arloan, zuzenbidean eta babes judizialean eragin zuzena duten jardunetan lankidetzarako bideak aurkitzea du helburu.

2012. urtetik sakelako telefonoen kapitala da Bartzelona.  Ekimen horren helburua hiriburua inguru berezitua bilakatzea da. Inguru horretan norbanakoek, enpresek eta erakundeek elkarrekin lan egingo dute, teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailez baliatuz eguneroko bizitza aldatu eta negozio-aukera berriak sortzeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*