Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Haurren Eskubideen Batzordeko presidentea Euskadiko Justiziaren arduradunekin batzartu da

2019(e)ko azaroaren 15a

Haurren Eskubideen Batzordeko presidentea Euskadiko Justiziaren arduradunekin batzartu da

Haurren Eskubideen Konbentzioaren 30. urteurrena dela eta –historian gehien berretsitako nazioarteko  hitzarmena da-, eta UNICEF-Euskadi Batzordeak gonbidatuta, Nazio Batuetako haurren Eskubideen Batzordeko presidente Luis Ernesto Pedernera Euskadiko Justizia Administrazioaren arduradunekin batzartu da Bilbon.

Batzarrean egon dira, besteak beste, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidente Reyes Goenaga, Adingabeen 1zk.ko epaitegiko magistratu Begoña San Martín, Adingabeen 2zk.ko epaitegiko magistratu Francisco Benito Alonso, Bizkaiko fiskal nagusi Carmen Adán Rio, Bizkaiko lurraldeko fiskal Ana Barrilero, Adingabeen fiskal Rocío Fernandez, Gobernuko idazkari María Begoña Basarrate Aguirre, Justizia Administrazioaren Letradu (Adingabeak 1) Carmen Olaortua Laspra eta Justizia Administrazioaren Letradu (Adingabeak 2) María Jesús Barredo Tobalina. Horrez gain, batzarrean egon dira UNICEFeko Euskadiko Batzordearen Zuzendaritza batzordeko idazkari Javier Diago eta koordinatzaile Elsa Fuente. Batzarra Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzan izan da, Bilbon.

Lan-saioan, besteak beste, komunikazio prozedurei dagokien Haurren Eskubideen Konbentzioaren (HEK) hirugarren hautazko protokoloari buruz, eta auzialdi guztietan prozedurak haurrentzat egokituta egotearen haurren interes gorenari buruz hitz egin dute. Guztia, HEKaren 30. urteurrenaren baitan izan da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*