Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Haur eta nerabeei Indarkeriaren aurka Osoko Babesa emateko Lege Organikoaren aurreproiektua onartu da

2018(e)ko abenduaren 28a

Ministroen Kontseiluak onartu duen aurreproiektuak, haurtzaroa babes berezia behar duen ondasun kolektibo bilakatzea du helburu.

Arau berriak 11 Lege aldatuko ditu eta indarkeriaren definizio zabala gehituko du, horren barnean bilduz edozein motako tratu txar fisiko, psikologiko edo emozionalak, zigor fisikoak eta zabarkeriazko tratua barne.   Internet bidez egindako delituak ere gehitu dira zerrendan, hala nola suizidiora bultzatzea, delitu sexualak egitera bultzatzea edo elikadura-desorekak sustatzea.

Ikastetxeetan indarkeriarekiko prebentzio-, antzemate- eta jarduera-protokoloak ezarriko dira, eta baita horiek behar bezala ezartzeko ardura izango duen koordinatzaile bat ere. Protokolo berdinak ezarriko dira osasun,kirol eta aisia eremuetan ere.


 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*