Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Hartzekodunen lehiaketa-kopurua handitu egin da, eta diru-erreklamazio sozialena eta hipoteka-exekuzioena gutxitu egin dira 2011. urtean

2012(e)ko apirilaren 10a

Hartzekodunen lehiaketek igoera nabarmena izan dute 2011. urtean Espainian. Laugarren hiruhilekoan lehiaketa kopurua 2.124koa izatera iritsi zen, 2009. urtean lortutako eta historian izan den kopururik altuenetik (2.168 lehiaketa) oso gertu. Beste alde batetik, diru-erreklamazioak eta hipoteka-exekuzioak % 4,5 eta % 6,3 jaitsi ziren iaz, hurrenez hurren.

Datuok 2011. urteko laugarren hiruhilekoak dira, eta krisialdiak organo judizialetan duen eraginari buruz Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) egindako Datu-txostenean jasota daude.

2011. urtean Merkataritza arloko epaitegietan aurkeztutako lehiaketa-kopurua historiako altuena da (8.027 auzi) eta 2010eko datuekin alderatuz gero, %12,5 igo da.

Beste alde batetik, Lan-arloko epaitegietan 117.613 kaleratze-demanda aurkeztu dira, iaz baino %5,1 gehiago.

Diru-erreklamazioak jaitsi egin dira 2011. urteko hiruhileko guztietan, batez ere diru-erreklamazioak kaleratze demanden barnean pilatzen ari direlako.

Abian jarritako hipoteka-exekuzioek ere behera egin dute 2011. urtean. Guztira, 77.854 hipoteka exekutatu dira, 2010. urtean baino %16,9 gutxiago.

2011. urtean zehar 683.704 prozedura monitorio aurkeztu dira, 2010eko datuekin alderatuz gero %23,6 gutxiago.

2011. urtean Zerbitzu Erkideek abian jarritako botatze-kopurua historiako altuena izan da: 58.241, hau da, 2010. urtean baino %21,8 gehiago.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko