Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari

2012(e)ko ekainaren 14a

Hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkio Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari

Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak eman du aditzera hamaika finantza-erakunde atxiki zaizkiola Eusko Jaurlaritzaren Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzuari: Banesto, Bankia, Bankoa, BBVA, Caixa Nova Galicia, La Caixa, Caja Laboral, Ipar Kutxa, Kutxabank, Banco Sabadell eta Banco Santander. Horrenbestez, Euskadiko hipoteka-merkatuaren % 90 baino gehiago hartzen du bere baitan zerbitzu horrek.

Hipoteka-arloko Bitartekotza Zerbitzua maiatzaren 2an jarri zen abian, eta orduz geroztik 364 dei jaso ditu, 107 elkarrizketa egin ditu eta 59 bitartekotza-espediente izapidetzeko bidean jarri ditu.

Orain arte, bi kasu konpondu dira modu egokian: lortu zen utzarazpen bat ez gauzatzea Barakaldon, eta Tolosan akordio batera iritsi zen ordainean emateko aukera onartzeko. 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*