Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gorenak gaur emango dio hasiera urte judizialari

2019(e)ko irailaren 09a

Auzitegi Gorenak gaur, astelehena irailak 9, emango dio hasiera Urte Judizialari. Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes izango da hasiera ekitaldiko hitzaldia irakurtzearen arduraduna. Gainera, Estatuko fiskal nagusi María José Segarrak 2018 urteari dagokion Fiskaltzaren Memoria aurkeztuko du.

Ekitaldian egongo dira presidenteordea, Auzitegi Goreneko magistratuak, fiskalak, estatuko abokatuak eta organo horretako Justizia Administrazioaren letraduak; BJKNren kideak, Justizia ministro Dolores Delgado eta Auzitegi Konstituzionalaren presidente Juan José Gonzalez Rivas.

Bertan egongo dira, baita ere, Audientzia Nazionaleko, Justizia Auzitegi Nagusietako eta Auzitegi Militar Nagusiko presidenteak, bai eta Autonomia Erkidegoetako fiskal nagusiak eta elkarte judizialetako ordezkariak ere. 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*