Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak sefardiei espainiako nazionalitatea emateko lege proiektua onartu du

2014(e)ko ekainaren 10a

Gobernuak Kode Zibileko 21. Eta 23. artikuluak aldatuko dituen lege proiektua onartu du, sefardiek nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez arinago eskuratu dezaten. Erreformaren arabera, iberoamerikako biztanleek bezala, nazionalitate bikoitza eduki ahal izango dute, eta aurretik zuten nazionalitateari eutsi ahal izango diote.

Gaur egun, sefardiek espainiako nazionalitatea eskuratzeko bi aukera hauek dituzte: Espainian bizitzen bi urte eman badituzte (iberoamerikako herrialdeetako, Filipinetako  eta Portugaleko nazionalek bezala); edo herritartasun-agiriaren bidez.

Nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez eskatuz gero, eskatzaileek Espainiarekin duten loturaren nolakotasuna nahieran epaitzen zen. Onartu den lege proiektuaren helburua hautazko bide horrekin amaitzea da; horretarako, eskatzaileak Espainiarekin duen lotura berezi hori egiaztatzeko hainbat irizpide hartuko dira kontutan, besteak beste:

  • Judutarren Elkarteen Espainiako Federazioaren ziurtagiria, egoitzagatik dagokion elkarte judutarraren presidentearen ziurtagiria, edo dagokion errabinoaren egiaztagiria.
  • Etxeko hizkuntza, jaiotza-ziurtagiria edo ezkontza-ziurtagiria, Gaztelako ohituren arabera.
  • Eskatzailea Espainiak babestutako familia sefardietako kide edo horien oinordeko izatea (1948ko abenduaren 29ko Lege-Dekretua ), edo odolkidea izatea (1924ko abenduaren 20 Lege-Dekretua).
  • Espainiako historia eta kultura ikastea edo espainiako erakundeen edo pertsonen aldeko ongintzazko jardueretan parte hartzea. 

Bide horretatik espainiako nazionalitatea eskuratu nahi dutenek online plataforma bidez egin beharko dute, eta 75 euroko tasa ordaindu beharko dute.  Horrez gain, Cervantes Institutuaren bitartez gaztelania eta espainiako kulturaren ezagupena egiaztatzeko probak gainditu beharko dituzte;  Espainiarekin duten lotura berezia notarioak egiaztatuko du. Nolanahi ere, nazionalitatea ematea edo ez ematea Erregistroen eta Notarioen Erregistro Nagusiak erabakiko du .

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*