Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak Prozedura Kriminalaren Legearen erreforma onartu du

2015(e)ko martxoaren 17a

Ministroen Kontseiluak bi Lege Proiektu onartu ditu (bat Lege Organikoa eta bestea Lege arrunta); horien bitartez, Prozedura Kriminalaren Legea aldatuko da, zigor arloko Justizia bizkortu, ikertuaren berme prozesalak indartu eta  konfiskatzeak handitzeko.  Onartutako testuaren bitartez ikerketa teknologikorako neurriak arautuko dira (1882an onartutako Legea denez, arlo horrek ez du lege-esparrurik). 

Prozedura Kriminaleko Legearen erreforman aurreikusitako neurrien artean, Zigor –arloko Justizia bizkortzeko eta berme prozesalak indartzeko hurrengo neurriak daude:

  1. Auzi sinpleen instrukzioa egiteko sei hilabeteko epea egongo da. Auzi konplexuak instruitzeko 18 hilabeteko epea egongo da.  Kasu bietan, ez-ohiko arrazoiengatik, epaileak epea luzatzea erabaki ahal izango du, baldin eta ikerketa amaitzeko ezinbestekoa bada.
  2. Polizia atestatuak, egilea zein den jakiterik ez dagoenean,  ez dira epaitegietara bidaliko. Polizia Judizialak gordeko ditu eta epaile eta fiskalen esku egongo dira.
  3. Gaur egun erabiltzen den “inputatu” hitzak zentzu ezkorra du, nahiz eta errealitatean prozesua ez den oraindik pertsona horren aurka zuzendu. Beraz, instrukzio fasean “inputatu” terminoa erabili ordez “ikertu” hitza erabiliko da, eta salaketaren ostean, “ikertu” izatetik “auziperatu” izatera pasako da subjektua. Era horretara, prozeduraren uneak zehaztuko dira eta bakoitzari benetan dagokion zentzua emango zaio.
  4. Audientzia Probintzialen epaiak Justizia Auzitegi Nagusiek berrikusiko dituzte bigarren auzialdian, eta Audientzia Nazionalekoak, berriz, berezko Aurkaratze Sala batek berrikusiko ditu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*