Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak Justizia Modernizatzeko Plan Estrategikoa onartu du

2010(e)ko uztailaren 30a

Ministroen kontseiluak, Francisco Caamaño Justizia ministroak proposatuta, Justiziaren Sistema Modernizatzeko 2009-2012 Plan Estrategikoa onartu du. Plana Justizia ministerioaren ekintzen isla aberatsa eta egiazkoa da eta ekintza horiek hurrengo hiru urteetan justiziaren zerbitzu publikoa eraldatzeko asmo argia dute.

Proposamenak Diputatuen Kongresuko osoko bilkuraren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Autonomia Erkidegoen oniritzia izan du. Plana adostasunaren egikaritzea izango da. Hainbat jarduera ekimenen bitartez hurrengo hiru urteetan zehar gehiago atzeratu ezin diren helburuak lortu behar dira, hala nola justizia profesional, arin, argi, herritarren eskura dagoena eta arrazoizko epeak betetzen dituena.

Planak hiru politika ditu: modernizazioa, babesa eta gardentasuna eta elkarlana. Hiru politika horiek sei ildo estrategikoetan zehazten dira eta horiek era berean 147 ekintza biltzen dituzten 24 programatan. Justizia Modernizatzeko Planak honako helburu hauek ditu:

  1. Kalitatezko zerbitzu publikoa lortzea.
  2. Goi-trebakuntza duten langile profesionalez osatutako justizia.
  3. Teknologikoki aurreratua dagoen justizia.
  4. Pertsonei zuzendutako zerbitzua
  5. Nazioarteko elkarlana areagotzea.

Justizia Administrazioa Eraberritzeko 2009-2012 Plan Estrategikora joan.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*