Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak jaiotza eta heriotza inskripzioak ospitalean egitea eta enkante judizialak BOEren web atariaren bidez egitea onartu du

2014(e)ko ekainaren 19a

Gobernuak jaio berriak eta heriotzak osasun zentroetan elektronikoki izapidetzeko Lege Proiektua onartu du. Neurri berriarekin, gurasoek ez dute Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan beharrik izango jaio berria inskribatzera.

Horretarako, erditzean parte hartu duten sendagileek eta gurasoek inprimaki ofiziala sinatuko dute. Inprimakiaren bidez jaiotza egiaztatuko da, eta ondoren, ospitaleak berak Erregistro Zibilera bidaliko du. Legean aurreikusitakoaren arabera, haurra ezin bada leihatila bakarreko sistemaren bidez inskribatu, ohikoa den bidetik inskribatuko da; edo bestela, erregistro-espedientearen bidez.

Heriotzak ere osasun-zentroan erregistratuko dira. Mediku-ziurtagiriak, lur emateko edo errausteko baimena uka dezakeen indarkeriazko heriotza izan den edo bestelako zantzurik badagoen ala ez egiaztatuko du.

Enkante judizialak

Justizia Administrazioaren eta Erregistro Zibilaren erreformarako neurrien Lege Proiektuan, enkante judizialak Estatuko Buletin Ofizialaren (BOE) web atarian online egiteko aukera aurreikusita dator.

Parlamentuan izapidetzen hasi berri den testuak enkanteetan parte hartzeko prozedura erraztuko du.  Herritarrek estatuko edozein lekutako ondasun higigarri edo higiezinen enkantetan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, Estatuko Buletin Ofizialak Enkanteak egiteko duen Web Atarian izena eman da (azken hau urteko edozein egunetan egin daiteke).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*