Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak gaixotasun terminalen kasuetan heriotza duina izateari buruzko legea onartuko du

2010(e)ko azaroaren 23a

Gobernuak datorren urteko maiatzean Zaintza Aringarrien eta Heriotza Duinaren Legea onartuko du, gaixotasun terminalen kasuetan gaixoen eskubideak bermatzeko; hala azaldu du lehen lehendakariorde eta barne saileko ministroa den Alfredo Pérez Rubalcabak, "eutanasia legea ez dela" ere argitu nahi izan du.

"Garrantzi handiko" legea dela azaldu du Rubalcabak, herritar guztiei "heriotza duina izateko eskubidea emango baitie, horrek esan nahi du zientziak horrela ahalbidetzen duenean minik gabeko heriotza bermatuko dela". Horrez gain, esan du "jende guztiak uler dezakeela lege hori" izan ere "ia denok izan dugu legeak arautuko duen gaiari lotutako egoeraren bat gure bizitzan".

Gobernuko lehen lehendakariordeak ziurtatu du gaixoaren eskubideak bermatuko dituela, baita familiartekoenak eta medikuenak ere. Lege honek araututako egoerak eta eutanasia ondo desberdintzen saiatu da, eutanasia "norbaitek edozein arrazoi dela medio hiltzearen erabakia hartzea baita".

Rubalcabak Europako hainbat herriren arauekin alderatu du oraingo hau "urrutira joan gabe, Frantziakoekin" han ere "araubide zoragarria dute" eta "ez du eutanasiarekin inolako zerikusirik".

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*