Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak Batzorde bat osatu du epaitegien interkonexio informatikoa bultzatzeko

2013(e)ko ekainaren 10a

Ministroen Kontseiluak, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak egindako  proposamena jasotzen duen Errege Dekretua onartu zuen ostiralean. Dekretuak, Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa arautzen du. Batzorde horrek, Estatu osoko epaitegien arteko interkonexio informatikoa lortzea helburu duen EJIS -Elkarreragingarritasunaren eta Segurtasunaren Eskema Judiziala- bultzatzeko eta garatzeko zuzendaritza eta koordinazio eskumenak izango ditu.

Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa, Administrazio Publikoen Erreformaren baitan -Justizia arloan- kokatzen da. Erreforma, hilabete honen amaieran aurkeztuko dute. 

18/2011 Legean,  Justizia Administrazioan Informazio eta KomunikazioTeknologien Erabilera Arautzen duenean, Batzordea arautzea aurreikusita zegoen.  Lege horretan aurreikusitakoaren arabera, Batzordea abian jartzeko lehenengo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren eta Justizia arloan eskumenak dituzten erkidegoen txostenak jaso behar dira.

Batzordearen presidenteak Justiziako Estatu Idazkaria eta epaileen aginte organoaren ordezkari bat  izango dira. Azken hau, bi urtetik behin aldatuko da. Batzordeko partaideak  Justizia Ministerioa, Fiskaltza, BJKN eta Justizia arloan eskumenak dituzten erkidegoak izango dira.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*