Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak 37,6 milioi euro emango ditu doako laguntza juridiko eta biktimen arreta psikologiko zerbitzuentzat 2018an

2018(e)ko otsailaren 20a

Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bidez onartu du 2018. urtean 37,6 milioi euroko diru-laguntza zuzena ematea, ondoko erakundeei: doako laguntza juridikoaren arloan Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiari eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiari, eta delituen biktimen arreta psikologikoaren arloan Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiari.

Diru-laguntza horren bitartez datozen zerbitzuak finantzatuko dira: euren eskubide eta interesen babes juridikoa galdegin nahi dutenen aurretiko aholkularitza, abokaturik izendatu ez duten atxilotu, preso edo inputatuen abokatuak, eta prozedura judizialen baitan abokatu eta prokuradorea izateko doako zerbitzua.

Diru-laguntza Justizia Ministerioaren lurralde-eremuan dauden elkargoen artean banatuko da, jarduketa profesional kopuruaren eta ezarritako baremoen arabera, eta  hiruhilero beharrean, hilero ordainduko da. Azken hau, ordainketak arintzeko eta profesionalek azkarrago kobratzeko abokatuen eta prokuradoreen gehiengoak egindako eskaera da.

Delituen biktimei ematen zaien arreta psikologikoari dagokionez,  914.000 euro bideratuko dira Justizia Ministerioaren ardurapean dauden Biktimei Laguntzeko Bulegoetara, Auzitegi Nazionalaren Terrorismoaren biktimen informazio eta laguntza bulegora, eta peritu-txostenak osatzeko.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*