2017(e)ko abuztuaren 30a
Gobernuak onartutako akordioaren bitartez 6 milioi euroko kreditua banatuko da Justiziaren eskumena duten Autonomia Erkidekoen artean. Kredituaren helburua, Justizia Administrazioa teknologikoki eraberritzea eta kudeaketa zerbitzu erkidea erdiesteko azpiegiturak bultzatzea da. Guztira, 5.998.261 euro banatuko dira, eta horietatik 299.958 Euskadik jasoko ditu.
Kreditua banatzeko Erkidego bakoitzaren populazioa, planta judiziala eta aurreko urteko auzi kopurua hartu dira kontutan. Zehazki, Euskadik 300.000 euro jasoko ditu.
Diru-laguntza ekonomikoaren helburua, Justizia Administrazioaren kudeaketa prozesalaren eraginkortasuna bultzatuz, erabateko digitalizazioa erdiestea da.