Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gobernuak 2,7 milioi euro bideratu ditu Bilbon ekipamendu judiziala zabaltzera

2019(e)ko azaroaren 05a

Gobernuak 2,7 milioi euro bideratu ditu Bilbon ekipamendu judiziala zabaltzera

Gobernu Kontseiluak adostu egin du Bilbon hamar lokal eskuratzea. Guztiak Ibáñez de Bilbao kalean daude kokatuta, 3. zenbakian ‒Cristal izenez ezagun den eraikina‒ eta 2.765.000 eurokoa da erosketaren zenbatekoa.

Lokalen kokapena bereziki egokia da, Bilboko oraingo eraikin judizialetik oso gertu daudelako ez ezik, eraikin horretako beheko solairuaren jabea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa delako ere. Solairu hori Zigorra Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak, Biktimentzako Arreta Zerbitzuak eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak hartuko dute ‒guztiak Justiziako Zuzendaritzaren menpekoak‒.

Erosketa-eragiketak aukera ematen du: 1.175 metro karratu handitzeko Bizkaiko hiriburuko ekipamendu judiziala; eraikina Zerbitzu ez Jurisdikzionaletako egoitza izateko, Bilboko gainerako ekipamendu judizialei lotuta; Barroetako eta Buenos Airesko Justizia Jauregietako bulego batzuk bertan kokatzeko, dagoeneko onetsita dauden Organo Judizial berriak barnean hartzeko (Lehen Instantziako Epaitegia 16. zk.) eta etorkizuneko Bulego Judizial Berria ezartzeko.

Orain, Bilboko ekipamendu judiziala lau eraikinetan dago banatua:

  • Buenos Airesko Justizia Jauregia, 22.800 metro karratukoa. Bertan daude jurisdikzio penaleko epaitegiak, Fiskaltza Probintzialeko AM Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundeko bulego guztiak, EATko bulegoak eta abar.
  • Albiako Justizia Jauregia, 12.300 metro karratukoa. Bertan daude Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia, Fiskaltza Nagusia eta Entzutegi Probintziala.
  • Barroetako Justizia Jauregia, aurrekoarekin komunikatua eta 26.200 metro karratukoa. Bertan daude jurisdikzio zibileko epaitegiak, Adingabeen Fiskaltza, Auzitegiko Institutu Anatomikoa eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen laborategiak.
  • Ibáñez de Bilbao kalean 3. zenbakiko “Cristal” bulego-eraikineko beheko solairua, 465 m2 gehitzen zaizkiona, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak, Biktimentzako Arreta Zerbitzuak, eta Euskadiko Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak hartuak ‒guztiak Justizia Sailaren menpekoak‒.

Bestalde, gogora ekarri beharra dago 2017ko urrian hasi zirela Bizkaiko Fiskaltza Probintzialaren eraikineko obrak; Bilboko zabalguneko Henao kalean, 9. zenbakian dago kokatua eta obren aurrekontua 7,6 milioi eurokoa da, eta exekuzio-epea 46 hilabetekoa, kontuan hartuta aurreikusita dagoela 2011ko urrirako amaituta egotea eta 2022ko bigarren seihilekoan zerbitzu ematen hasiko dela eraikina.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*