Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gizakien salerosketa gure artean gertatzen ari da

2019(e)ko uztailaren 30a

Emakumea eta gizona, bata bestearen alboan serio eta urrutira begira

Gizakien salerosketa emakume, haur eta gizonezkoei eragiten dien delitua da eta helburu ezberdinak ditu, besteak beste, gatibu-lana edo sexu-explotazioa. 2003. urtetik, UNODC erakundeak munduan zehar antzemandako salerosketaren 225.000 biktimari buruzko informazioa jaso du, etadatu horien arabera,  gora egin du mundu mailan mafia horietako trafikatzaileen aurka jarritako salaketa kopuruak; horren eraginez, errazagoa da biktimak antzematea, eta ondorioz, biktima kopuruari buruzko datuek ere gora egin dute.

Gizakien salerosketa herrialde guztietan gertatzen da, biktimen jatorrizko herrialdea, bitartekoa zein jomuga izan, eta emakume eta haurrak dira batez ere trafikatzaileen mehatxupean daudenak. UNODCk mundu mailan pertsonen salerosketari buruz egindako 2018ko txostenean jasotakoaren arabera, sexu-explotazioaren eta gatibu-lanaren biktimen %35 emakumeak dira, eta gatazka armatuek arazoa areagotzen dute, talde armatuek herritarrak explotatzen dituztelako, eta trafikatzaileek egoera horretatik ihesi lekuz aldatzen diren pertsonak atzematen dituztelako.

Horrez gain, UNODCk egindako txostenaren arabera, gizakien salerosketa gure artean gertatzen ari da, izan ere,  norbere herrialdean salerositako pertsonen kopurua bikoiztu egin da azken urteetan eta une honetan biktima kopuru osoaren %58 da. 
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*