Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak "Jazarpena eta indarkeria" geletan Jardunaldi ibiltaria antolatu du ostegun honetarako

2018(e)ko irailaren 27a

Aurten ere, Espainiako Abokatuen Elkargoak Formakuntza Planean aurreikusitako jardunaldi ibiltariei ekin die. Jardunaldiak Espainiako Abokatuen Elkargo ezberdinen artean antolatu dira.

Aste honetan, “Jardunaldi ibiltariak” Euskadin egingo dira. Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak “Jazarpena eta indarkeria geletan” Jardunaldi ibiltaria antolatu du osteguna, hilaren 27rako. 

Jardunaldia 16:15ean hasiko da eta bertan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako hezkuntza ikuskatzaile eta “BIZIKASI”programaren koordinatzaile Alfonso Fernandezek, Gipuzkoako Auzitegiko presidente Iñaki Subijanak eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko dekano Lurdes Maiztegik, besteak beste.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*