Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gernika-Lumoko familia elkargunea inauguratu da

2018(e)ko abenduaren 20a

Gernika-Lumoko Familia Elkargune berria inauguratu zuten atzo, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidente Ana Hormaetxek.

Elkarguneak Gernika-Lumoko FE berriak Busturialdeko Mankomunitateko, Ajangizeko eta Bermeoko familiei emango die zerbitzua; familia horiek, gaur egun, Bilboko Familia Elkargunera joaten dira tutoretzapeko bisitak eta trukeak egitera.

Gernika-Lumoko Familia Elkargune berriaren inaugurazio-ekitaldian, María Jesús San José eta Ana Hormaetxe pozik agertu dira errealitate bihurtu delako erakundeen arteko lankidetza-proiektua, zintzoki islatzen duela-eta gizartearekin, oro har, eta epaileak ezarritako bisitak edo trukeak egin ahal izateko familia elkarguneetara joan behar duten adingabe eta familiekin, bereziki, dagoen konpromiso-espiritua.

Gernika-Lumoko FEan Busturialdeko Mankomunitatean (Arratzun, Busturian, Ean, Elantxoben, Errigoitin, Foruna, Gautegiz-Arteagan, Gernika-Lumon, Ibarrangelun, Kortezubin, Mendatan, Morgan, Mundakan, Muruetan, Muxikan, Nabarnizen, Sukarrietan) Ajangizen eta Bermeon, eta zerbitzua erabiltzea eskatzen duten inguruko beste herri batzuetan, bizi diren familiei emango zaie arreta.

  • Albiste osoa, Irekian irakur dezakezu.

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko