Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Genero-indarkeriari lotutako salaketak % 3,2 igo dira EAEn

2018(e)ko ekainaren 21a

Genero-indarkeriari lotutako salaketak % 3,2 igo dira EAEn

EAEko organo judizialek emandako datuen arabera, 2018ko lehen hiruhilekoan 1.376 emakume izan dira genero indarkeriaren biktima. Datuok Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak eman ditu argitara. 

Gainera, 2018ko urtarrila eta martxoa bitartean, euskadiko epaitegiek 183 babes-eta kautela-neurri hasi zituzten; horietatik 117 auzitan (% 64) neurriak ezarri ziren, 13 auzitan (% 7) ez ziren onartu eta 53 (%29) ukatu egin ziren.

Estatuari dagokionez, 2018ko lehen hiruhilekoan genero-indarkeriaren arloan 12.975 epai ezarri dira; horietatik % 68,5 (8.892)  zigortzaileak izan dira. 2017ko datuekin  alderatuz gero zigor kopurua 2, 3 puntu igo da, izan ere, iaz zigorren batez bestekoa % 66,2 izan zen.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*