Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Genero indarkeriagatik jarritako salaketa kopuruak behera egin du bigarren hiruhilekoan

2018(e)ko urriaren 18a

Emakumea bizkarrez, hirira begira

Guztira 40.232 emakume ageri dira genero indarkeriaren biktima bezala, 2018 bigarren hiruhilekoan organo judizialetan aurkeztutako 42.077 salaketetan. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.452 salaketa jaso dira. Datu horien arabera, orokorrean apur bat jaitsi da salaketa eta biktima kopurua.

Etxeko eta Genero indarkeriaren Aurkako Behatokiak gaur argitaratutako datuen arabera, tratu txar emaileei ezarritako zigor kopurua ere handitu da. 2018ko bigarren hiruhilekoan, Espainiako organo judizialek genero indarkeriaren arloko 13.384 epai eman dituzte; horien % 68,9 (9.149) zigor-epaiak izan dira, eta % 31,64 absoluzio-epaiak izan dira. Datu horien arabera, 2017an hiruhileko berdinean baino 1,2 puntu egin du gora zigor kopuruak.

Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.452 salaketa jaso dira, -10.000 emakumetik 12,82- hau da, Espainiako batez bestekoa baino lau puntu gutxiago (milako 16,89). Espainiako batez bestekoaren gainetik nabarmen daude Balearrak (26,13), Valentzia (22,14), Murtzia (21,33) eta Andaluzia (20tik gora), eta behetik daude Gaztela eta Leon (10,25), Extremadura (11) eta Galizia (11,50).

Txostenean jasotakoaren arabera, 40.000 emakumetik gora dira genero indarkeriaren biktima, iaz baino 0.3 gutxiago. Horietatik 27.477 emakume espainiarrak dira (%68,3) eta 12.755 atzerritarrak (% 31,7). Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera,berriz,  2018 urtean Espainian dagoen atzerritar kopurua %10,1ekoa da.  

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*