Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Genero indarkeriagatik aurkeztutako salaketak eta erasotzaileei ezarritako zigor kopuruak igo dira

2018(e)ko abenduaren 27a

Emakumea atzetik errepidera begira

Etxeko eta Genero indarkeriaren aurkako Behatokiak emandako datuen arabera,  espainiako organo judizialek genero indarkeria arloko 10.741 epai eman dituzte 2018ko hirugarren hiruhilekoan. Horietatik 7.741 (%72,16) zigor-epaiak izan dira, iaz epe berdinean baino 2,3 gehiago.

Biktimek aurkeztutako salaketa kopurua igo da
Salaketen %70 biktimak berak aurkeztutakoak dira, bai epaitegian bertan edo poliziaren bitartez.  Iazko datuekin alderatuz gero, ia puntu biko igoera eman da.

Babes- agindu eskaera gehiago
Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietan, guztira, 10.257 babes-agindu eskatu dira (horien barruan daude biktimak babesteko neurriak), iaz baino 4,93 puntu gehiago (iaz 9.775 eskatu ziren).

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko