Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Genero indarkeria kasuetan familien elkartze guneetako atentzioa hobetzeko autonomia erkidegoen lan talde batean parte hartuko du Emakundek

2019(e)ko urriaren 21a

Emakunde.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, Madrilen egin zen Berdintasunerako Konferentzia sektorialean parte hartu zuen, Carmen Calvo jarduneko Espainiako Gobernuko presidente orde eta berdintasun ministroa haren buru zela.

Bilera honetan erabaki zen Berdintasunerako batzorde sektorial honen barruan autonomia erkidegoen lan talde bat osatzea genero indarkeria kasuetan familien elkartze guneetako zerbitzuetako jarraibideak zehazteko. Emakundeko zuzendariak azpimarratu zuenez, beharrezkoa baita haurren interes gorena babestea, eta horretarako beharrezkoa da helburu hau duten ekimenak bultzatzea.

Bileran, beste gai batzuen artean, Estatuko Datuen Babeserako Agentziak aurrera eramandako ekimen baten berri eman zen, interneten bidez pertsonen datu edota irudiak babesteko eta hauek legez kanpoko difusioa ekiditeko. Lehentasuna izango duen kanal baten bitartez honelako edukiak erretiratzea eskatu ahal izango da. Honekin erantzuna eman nahi zaie zenbait egoera delikatuei, adibidez eduki sexualen edo bortitzen difusioari. Era honetara, lehentasunez aztertuko dira kasu hauek eta hala behar izenez gero, Agentziak neurri urgenteak hartu ahal izango ditu hauen difusioa eta datu pertsonaletara sarbidea ekiditeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*