Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gaztelania Juridikoaren Hiztegi elektronikotik BJKNren jurisprudentzia datu-basera sartzeko aukera egongo da

2017(e)ko ekainaren 21a

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmes, Espainiako Errege Akademiaren zuzendari Dario Villanueva, eta Estatuko Boletin Ofizialaren Agentziaren zuzendari Manuel Tuerok lankidetza teknologiko eta dokumentalaren oinarriak ezarriko dituen hitzarmena sinatu dute. Horren bitartez, Gaztelania Juridikoaren Hiztegia, legediaren BOEren datu-basea eta BJKNren jurisprudentzia datu-basea elkarrekin online lotuta egongo dira.

Lankidetza horri esker,  datu-base horietako erabiltzaileek www.rae.es  eta  www.poderjudicial.es atarietara jo gabe, Gaztelania Juridikoaren online Hiztegian kontsultatu ahal izango dituzte zalantzak.

Era berean, Hiztegiaren erabiltzaileek, bilaketa zehatzik egin gabe, Errege Akademia eta BJKNren testu-araudietara sartzeko aukera izango dute (1.700 orri eta 3.000 sarrera inguru).

Azkenik, BOEren legedi datu-baseen eta Hiztegiaren erabiltzaileek, lotura zuzenen bitartez jo ahal izango dute hiztegian aipatzen diren ebazpen judizialetara.
 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*