Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gasteizen egin da Justizia Elektronikoaren Estatuko Batzordearen bigarren bilera

2014(e)ko otsailaren 13a

Gasteizen egin da Justizia Elektronikoaren Estatuko Batzordearen bigarren bilera

Urtarrilaren 20an Gasteizen bildu zen Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren Batzorde Iraunkorra. Justizia Ministerioak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta justizia gaietan eskumena duten autonomia erkidegoek osatzen dute AJEEBT. Batzordearen helburua, elkarrekin aurrera atera behar diren proiektuetan adostasuna lortzea da; horretarako hainbat lan-talde sortu ditu.

Informazio eta Komunikazio Zientzien atalean, Justizia modernizatzeko bidea izango da AJEEBT.

Orain arte bost lantalde osatu dira:

  1. Komunikazio telematikoak taldea. Taldea Justizia Ministerioaren ardurapean dago eta zazpi autonomia erkidegok osatzen dute. Jakinarazpenak  eta idazkiak Lexnet bidez aurkeztu ahal izateko ari da lanean; horrekin batera, Logroñoko Zibil-arloko epaitegietan demandak eta izapideetarako idazkiak online aurkezteko proiektu pilotua abian jarri du.
  2. Artxibo judiziala. Taldearen arduraduna Andaluzia da. Zazpi erkidegok, Justizia Ministerioak eta BJKNk osatutako taldea da, eta bi lan-esparru ditu: batetik, dokumentuak eta artxibo judizialak  kudeatzeko sistema bat ezarri behar du; bestetik, sistema horretara egokitutako aplikazio teknologikoaren nondik-norakoak ikertu behar ditu.
  3. Buletinak eta aginte-koadroak automatikoki eskuratu ahal izateko lantaldea. Taldearen arduraduna Kanariar Uharteak dira. Horrez gain, beste bost erkidegok, Justizia Ministerioak eta BJKNk osatzen dute taldea. Talde hau Estatistika Judizialeko Batzorde Nazionalarekin koordinatuta dago.
  4. Prozesu Kudeaketako Sistemak  eta Justizia Administrazioari laguntzeko Administrazio-erregistroen Sistemak elkarlotzeko lantaldea. Justizia Ministerioa da taldearen arduraduna.  Lantalde hau lau autonomia erkidegok osatzen dute. Proiektu pilotuari 2014ko lehen hilabeteetan emango zaio hasiera, Katalunian.
  5. Organo judizialentzako ikustaldi salak taldea. Taldearen arduraduna Aragoi da. Justizia Ministerioak eta beste hiru erkidegok ere parte hartzen dute bertan. Estatu guztiarentzat baliagarria izango de azpiegitura teknikoa garatzeko gomendioak lantzen duen taldea da.

Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoari buruzko informazio zehatzagoa nahi baduzu, "Justizia elektronikoa eta interkonektatua" erreportajea irakur dezakezu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*