Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gallardonek Justizia erreformatzeko plana aurkeztu du

2012(e)ko urtarrilaren 26a

Gallardonek Justizia erreformatzeko  plana aurkeztu du

Alberto Ruiz-Gallardónek Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen aurrean legegintza proiektu berriak  eta indarrean dauden beste legegintza proiektu zenbaiten erreformak aurkeztu ditu. Beste neurri batzuen artean, Justiziako buruak Abortoaren Legea aldatuko duela adierazi du, adingabeek haurdunaldia eteteko gurasoen baimena derrigorrezkoa izan dadin. Adingabeen Legea aldatuko duela ere iragarri du, lege-hauste larrietan helduak eta adingabeak elkarrekin epai ditzaten.  Horrez gain, bizitza osorako kartzela zigorra -berrikuspenerako aukerarekin- eta Justizian koordainketa ezartzea aztertuko duela iragarri du.

Legegintza proiektu berriak

  • Botere Judizialaren Lege Organiko berria: Hauteskunde sistemaren erreforma . Horren bidez 20 kideetako 12 kategoria guztietako epaile eta magistratuen artean aukeratuko dira. Osoko bilkuraren eta hainbat batzorderen eskumenak ere mugatuko dira,organuaren funtzionamendua arintzeko.  Karrera judizialean lanpostuak meritoen eta profesionaltasunaren arabera baloratuko dira.  Auzitegi Gorenaren eta Auzitegi Konstituzionalaren eskumenak mugatuko dira, eta autonomia estatutuentzako inkostituzionaltasun aurre-errekurtsoa berreskuratuko da.
  • Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Lege berria: Barruti judizialaren kontzeptua eguneratuko da zaharkitua gelditu delako, ez baitio gaur egungo errealitateari erantzuten.
  • Merkataritza kode berria: Arau honen helburua merkatuaren batasuna eta benetako lehiakortasuna lortzeko Gobernuko presidenteak adierazi zuen konpromezua bermatzea da. Egun indarrean dagoen merkataritza arloko legedia lege bakar batean batuko da, eta horrez gain, lege hori errealitate ekonomiko berriaren beharretara egokituko da eta legedia eraberritu eta osatu egingo du.  
  • Prozedura Kriminalaren Lege berria: Arau berriak, beste batzuen artean, hurrengo esparruak arautuko ditu: sumarioko sekreturako epeak, telefono bidezko elkarrizketen kontrola, edozein kondenatuk goragoko auzitegi batek epaia berrikusi dezan  duen eskubidea, eta polizia judizialaren betebeharrak. Aldi berean,  Fiskaltzaren independentzia bermatzen da hari dagokion jarduera-esparruan, eta instrukzioko, premiazko edo gutxieneko ikerketa  maila eskatzen duten prozeduretan,, fiskalaren ardura handituko da, beti ere instrukzioko epaileari kalte egin gabe.
  • Borondatezko Jurisdikzioari buruzko Lege berria: Epaileen esku dauden eta jatorri jurisdikzional hertsia ez duten auziak desjudizializatu eta hauen kopurua gutxitzeko bitarteko egokia izango da. Epaile eta idazkari judizialen eskumenak berrantolatuko dira, eta eskubide, betebehar, oinordekotza, merkataritza zuzenbideko eta itsas zuzenbideko prozedurak notarioen eta erregistratzaileen eskuetara pasako dira.  
  • Bitartekotza Lege berria: Gatazkak konpontzeko ez ohiko bideetan aurrera egiteko aukera emango du. Egun ez dago ez arlo zibilean ez merkataritza arloan bitartekaritza arautzen duen arau orokorrik.

Lege erreforma partzialak

  • Sexu eta ugalketa osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko 2/2010 Lege Organikoa erreformatuko da eta adin txikikoei haurdunaldia eteteko gurasoen baimena eskatuko zaie. Bizitzeko eskubidea  Konstituzio Auzitegiaren doktrinak zehaztutako moduan babestuko da.
  • Betirako kartzela zigorra -berrikusia izateko aukerarekin- ezartzeko aukera aztertuko da. Zigor hau salbuespena izango da eta gaitzezpen sozial maila altuena lortu duten kasuetan bakarrik ezartzeko proposatuko da.
  • Barne Ministerioarekin elkarlanean berrerortze anitzen erreformari lehentasuna emango zaio.
  • Zigor arloan ezarritako epaiketa azkarren sistema arlo zibilean ezarriko da.
  • Biktimen Estatutua erreformatuko da, edozein delitu motaren biktimen eskubidea bermatzeko. Azken urteetan errebindikazio horrek indar handia hartu du, indarrean egon den legediak hutsune handia izan baitu biktimen eskubideei dagokienean.  Delitugilearen egoera prozesalari eta  zigorra bete arte delitugilearen egoitzari buruzko informazioa jasotzeko biktimak daukan eskubidea berrezarriko da, eta kalte-ordainak jasotzen direla bermatzeko neurriak ezarriko dira.
  • Adingabeen Erantzunkizun Penalari buruzko Lege Organikoan arau-aldaketak egingo dira. Horien bidez, ikerketa eta epaiketa bateratu egingo dira adingabeak eta pertsona helduak inplikatuta dauden delitu larrien kasuetan, beti ere adingabeen eskubideak errespetatuta.

Beste neurri batzuk

Justizia Ministroak  “eskumenak trasferituta dituzten Erkidegoekin harreman jarraia”mantentzeko konpromezua adierazi du, eta 1999an sortutako Justizia Arloko Konferentzia sustatzeko asmoa adierazi du “erkidegoetako Administrazioekin etengabeko harremana mantentzeko tresna baliagarria” dela azpimarratuta.

Sistema judizialak duen “gehiegizko auzi kopurua” konpondu beharreko lehendabiziko neurrietako bat izango dela adierazi du.  Zentzu horretan, “epaitegi eta auzitegietan pilatzen diren auzi kopuru handiak jaisteko bideak “ aurkitzearen alde azaldu da.  Prozedurak arintzeko oinarrizko helburuetako bat Justiziarekin eraberritzea da; kontzeptu hori ez da nahastu behar digitalizazio osoaren eta espediente elektronikoaren ezarpenarekin. Bide beretik, Justizia eraberritzeko eta bigarren instantziako organo judizialen gehiegizko erabilera ekiditeko, egun ezarrita dauden tasa eta gordailu judizialak errebisatzea proposatu du. Neurri horien bitartez, babes judizial eraginkorra jasotzeko eskubidea bermatuz,  prozedurak eta ebazpenak bidegabe luzatzea ekidin nahi da, beti ere benetako babes judizialeko eskubidea bermatuta.

Parlamentuaren aurrean egindako adierazpenetan, Ruiz-Gallardonek gogoratu du Konstituzioak ez duela amnistia taldeko indultu gisa onartzen, eta eskubide hori indibiduala dela eta graziazko neurri hori jasotzeko  baldintza batzuk bete behar direla adierazi du. Beraz, “era horretako edozein neurri  preso bakoitzaren baldintza zehatzen arabera ezarriko liratekeela, eskaerak indibidualak izan beharko liratekeela eta baldintzen artean biktimei barkamena eskatzea eta egindako kaltea konpontzeko asmoa erakustea egongo lirateke.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*