Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Gallardonek amore eman du eta hasieran hiru aipatu baziren ere hamabi baimen egun emango dizkie epaileei

2012(e)ko urriaren 04a

Alberto Ruiz-Gallardón Justizia ministroak Karrera Judizialak gaur egun dituen 18 baimen egunetatik 12 mantentzeko konpromisoa adierazi du. Iragarpenak epaile eta fiskalen haserrea baretu du. Izan ere, Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformaren aurreproiektuan baimen egunak hiru zi
Topaketa giro “konstruktiboan” egin zela adierazi dute epaile eta fiskalen ordezkariek. Bertan Gallardonek 2013. urtean epaile eta fiskalen 50 lanpostu betetzeko oposaketak deitzeko asmoa berretsi zuen eta laneko gaixotasunen zerrenda osatzeko aukera berriz aztertuko duela adierazi zuen. 

Epaileen arteko ordezkapenei buruz ere hitz egin zuten. Ministroak ordezkapenak “behar bezala” ordaintzeko konpromisoa hartu zuen eta praktikak egiten ari diren epaileek ordezkapenak egiteko aukera proposatu zuen; horrela izanez gero epaile horien soldata epaileen aginte organoak erabaki beharko du. Elkarteek ordezkapenak “borondatezkoak” izatea ere eskatu zuten. 

Batzordeak bere kezka adierazi zuen erreforma aurrera badoa BJKNak independentzia galduko duelako. Gai horren inguruan , BJKNaren erreforma Parlamentura bidali aurretik Karrera Judizialarekin hitz egiteko prest agertu zen ministroa.

Topaketan Fernando Roman estatuko idazkaria egon zen eta “greba hitza ez dela inolaz ere aipatu” adierazi zuen. Bihar BJKNaren Osoko bilkura egingo da erreforma aztertzeko. Ondoren Osokoaren proposamenak jasoko dituen testu berria eratuko du Ministerioak eta Batzordeari igorriko dio. Batzordeak ez du baztertu presio-neurriak hartzea, testua ez bada euren gustukoa.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*