Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Finantza-delituen aurka egiteko Europako Fiskaltza berri bat sortu behar den eztabaidatuko du EBeko Parlamentuak

2013(e)ko abuztuaren 06a

Urtero EBk gutxienez 500 milioi euro galtzen ditu ustez iruzurrezkoak diren eragiketen ondorioz. Europako Batzordeak Parlamentuari proposatu dio Europako Fiskaltza bat sortu behar dela, EBaren aurkako finantza-delituak iker ditzan eta susmagarriak auzitegi nazionaletan pertsegitu ditzan.

Europako Fiskaltza berria erakunde burujabea izango da; zigor arloko ikerketarik egin ezin duten EBeko kide diren estatuen –eskumenak muga nazionaletara mugatuta dituztenen- eta EBeko erakundeen zigor sistemen arteko lotura izango da.
Europako Fiskaltza sistema judizial nazionaletan sartuko da. Ordezkari izendatzen diren Europako fiskalek beharrezko ikerketak eta jardunak egingo dituzte dagokion estatu kidean; horretarako estatuko langileez baliatuko dira eta dagokion herrialdeko Zuzenbidea aplikatuko dute. Europako Fiskal bakarra egongo da, eta honek jardun guztietan bermatuko du ikuspegi berdina aplikatzen dela.
Egitura osoak egun dauden baliabideak hartuko ditu eta, beraz, ez luke gastu osagarri handirik ekarri behar: auzitegi nazionalek izango dute jurisdikzioaren kontrola, hau da, Europako Fiskaltzaren jardunen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira auzitegi horietan.
EBk dagoeneko badu Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulego bat (OLAF). Europako Fiskaltza martxan dagoenean OLAFek ez du iruzurrari edo EBeko finantza-interesak uki ditzaketen bestelako delituei lotutako administrazio-ikerketa gehiagorik egingo. Aitzitik, beste irregulartasun batzuk ikertuko ditu, EBeko langileek finantza arloan eraginik ez izan arren egiten dituzten delituak edo falta larriak adibidez.
Orain Europako Parlamentuak eta Batasuneko kide diren Estatuetako gobernuek eztabaidatu behar dute proposamen hau. EBeko Itunetan ezarritakoaren arabera, Danimarkak ez du Europako Fiskaltzan parte hartuko. Erresuma Batuak eta Irlandak ere ez dute parte hartuko, baldin eta borondatez eta berariaz kontrakoa adierazten ez badute. Batasuneko Estatu guztiek Fiskaltza berria onartzen ez badute, bederatzi herrialdez osatutako talde batekin nahikoa izango litzateke fiskaltza hori eratzeko.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*