Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ezkontza ebanjelikoak, juduak eta islamiarrak Erregistro Zibilean inskriba ditzakezu

2016(e)ko maiatzaren 27a

Ezkontza ebanjelikoak, juduak eta islamiarrak  Erregistro Zibilean inskriba ditzakezu

Apirilaren 22an BOEn argitaratu zen JUS/577/2016 Legea, apirilaren 19koa, ezkontza erlijiosoak Erregistro Zibilean inskribatzeari buruzkoa, eta ezkontzeko gaitasunaren ziurtagiriaren eredua eta ezkontza erlijiosoa egin izanaren eredua onartzen dituena. Agindu honek, ezkontza erlijiosoak Erregistro Zibilean inskribatzeari buruzko arauak ezartzen ditu.

Espainian errotuta dauden eta Erakunde Erlijiosoen Erregistroan inskribatuta dauden elizek, konfesioek, erlijio-elkarteek edo hauen federazioek egindako ezkontzak, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian inskriba daitezke.

Elizak egindako ezkontzetannahikoa da elizaren ziurtagiria aurkeztearekin.

Ezkontza juduen edo Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioko ezkontzen kasuan, ezkontzeko gaitasuna aitortzen duen autoarekin amaitzen den aldez aurreko espediente bat egin beharko duzu. Ezkontza islamiarra bada, orduan ere gomendagarria da izapide hori egitea, baina ez nahitaezkoa. Espedientea egindakoan, sei hilabeteko epea daukazu ezkontza egiteko.

Ezkontza erlijiosoak Erregistro Zibilean erregistratzeari buruzko Agindua, apirilaren 19koa, indarrean sartzean, “Jesucristo de los Santos de los Últimos Dias” Eliza (2003), Jehova Testiguen Eliza (2006), Espainiako Budisten Federazioko Elkarteak (2007) eta Eliza Ortodoxoa (2010) Espainian errotuta daudela adierazi da.

Era berean, Estatuak Espainiako Erlijio-erakunde Ebanjelikoen Federazioarekin, Espainiako Komunitate Juduen Federazioarekin eta Espainiako Komunitate Islamiarren Federazioarekin Lankidetza-hitzarmenak ditu.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*