Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Ezkontza desegiteek % 3,1 egin dute gora 2019ko lehen hiruhilekoan EAEn

2019(e)ko ekainaren 20a

Ezkontza desegiteek % 3,1 egin dute gora 2019ko lehen hiruhilekoan EAEn

2019ko lehen hiruhilekoan, 2018ko datuekin alderatuz gero, ezkontza desegite, banantze eta dibortzio eskaerek % 3,1 egin dute gora EAEn, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) Estatistika Zerbitzuak  jasotako datuen arabera.

Horrela, 2018ko lehen hiruhilekoan 1.142 eskaera erregistratu ziren, eta aurten epe berdinean, aldiz, 1.178.

Estatuko datuen arabera, ezkontza desegiteek %1,2 egin dute gora.   Ildo horretan, banantzeak –adostutakoak zein adostasunik gabekoak-, dibortzioak -elkar-adostutakoak zein gabekoak- 2018ko hiruhileko berdinean beste hazi dira.

Ezkontza desegiteak 2019ko urtarrilaren 1eko populazioarekin alderatuz gero, 10.000 biztanleko demanda kopurua handiena Aragoin, Kanarietan eta Valentzian egon da, hurrenez hurren (6,9ko tasa). Beste muturrean daude Gaztela-Leon (4,9), EAE (5,3) eta Extremadura (5,7).
 

 

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*