Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Legebiltzarreko Lan Batzordeko ordezkariak EAEANra joan dira Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko epaitegien egoera ezagutzera

2017(e)ko azaroaren 06a

Eusko Legebiltzarreko Lan Batzordeko ordezkariak EAEANra joan dira Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko epaitegien egoera ezagutzera

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren presidente Juan Luis Ibarrak Eusko Jaurlaritzako  Lan eta Justizia Batzordearen ordezkarien bisita jaso zuen  joan zen astean. Bisitaren helburua, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko epaitegien egoera ezagutzea zen.

Batzarrean hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, langileen berregituraketa, Getxoko epaitegiaren funtzioak hartuko lituzkeen hirugarren epaitegi baten sorrera Bilbon eta epaitegien leku aldaketa  -koordinazio zerbitzuen ondoan egon daitezen, batez ere, biktimekin datozen adingabeek espazio propio bat izan dezaten-. Langileen egonkortasuna eta bitarteko langileen berariazko trebakuntzaz ere aritu dira.  

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren presidente Juan Luis Ibarraz gain batzarrean egon dira Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuorde Miren Gallastegi, Bilboko epaileen dekano Aner Uriarte, EAEANren Gobernu idazkari Begoña Basarrate, Bizkaiko idazkari koordinatzaile Blanca Rosa Barbero, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko 1.zkiko epaitegiaren magistratu Tania Chico eta epaitegi bereko Justizia Administrazioaren letradu Paloma Colsa.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko