Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Justizia Administrazioan diharduten instituzioen arteko lankidetza-organo komun bat sortzeko proiektua iragarri du San Josék

2019(e)ko irailaren 27a

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Justizia Administrazioan diharduten instituzioen arteko lankidetza-organo komun bat sortzeko proiektua iragarri du San Josék

Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioan diharduten Instituzioen arteko lankidetza-organo komun bat sortzeko proiektua iragarri du Laneko eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék. Helburua da –adierazi du– independentziaren eta botere-banaketaren printzipioak zuzenduta, instituzio desberdinen lankidetza sustatzea, eraginkortasunez artikulatu daitezen haien guztien informazio-trukea eta partaidetza, helburuak, planak eta kudeaketa-programak definitzean, gure Erkidegoan Justizia Administrazioaren funtzionamendua hobetzearren.

“Une honetan -adierazi du San Josék- Lan eta Justizia Sailak Dekretu Proiektu bat landu du, eta beharrezko txostenak jasotzeko zain gaude bere onespenaren aurretik, Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioan diharduten instituzioen artean Lankidetza Organo komun bat sortzeko, hau da: Saila bera, Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Sala, Fiskaltza eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegoa”.

Gosari Kolaboratiboen I. Zikloa inauguratu du María Jesús San José sailburuak Gasteizko Artium Museoan, Zuzenbide Kolaboratiboko Euskadiko Elkarteak (ADCE) antolatuta. Ekitaldian, Laneko eta Justiziako sailburuak, bestalde, nabarmendu egin du lankidetza-prozesu bati hasiera eman zaiola Euskal Autonomia Erkidegorako 2020-2025 Justizia Plan bat lantzeko. “Gure nahia da –adierazi du San Josék– Euskadiko Justizia Zerbitzu Publikoaren prestazioa optimizatzea, eta horretarako jardute-lerro espezifikoak garatuko ditugu, kolektibo desfaboratuenei, justizia errestauratiboari eta gatazkak ebazteko formula alternatiboei zuzenduak. Jabetzen gara proiektuaren arrakasta operadore juridikoen, profesionalen eta orokorrean herritarren premiei eta itxaropenei erantzutea lortzearen menpe egongo dela”.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*